2015-06-28

BIHAR ALTSASUKO SANPEDRO ERROMERIAN IZANEN GARA

Bertan jarriko dugun txoznan edari freskagarriak (bero egin behar omen baitu) hartzera etorriko zarete, ezta?

2015-06-25

EUSKARA IKASTEKO ON LINE BALIABIDEAK 3

Hona hemen segur aski ia denok ezagutzen duzuen webgunea.

Ezaguna da, bai, baina ona ere bai!

IKASBIL


2015-06-24

GAUR BOLA-LANPARAK BUKATU DITUGU

Lanparak bukatu dituzte irakasleak eta ikasleek eta poz-pozik joan dira ikasleak euren lanparak eskuetan etxera.

Heldu den astean lanpara gehiago egiteko geratu dira.










2015-06-23

HARREMANA EZ DELAKO KLASEETAKOA SOILIK

Ikaskideen arteko harremana, ikasleen eta irakaslearen arteko harremana klaseetara soilik mugatzen ez dela frogatzeko, hona hemen:

Atzo ikasle batzuk irakaslearen etxean elkartu ziren eta lanparak egiteari ekin zioten.

Lehortzen utzi eta gero, bihar lanpara horiek bukatzeko asmoa daukate.






2015-06-22

UDAN EUSKARA HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 2

Hona hemen beste bat.

Gramatika ariketak egiteko da.

Sakelako telefonoan ere egin daitezke.

A1 mailakoak ere badaude.

Gramatika ariketak



2015-06-20

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO BALIABIDEAK ESKAINIKO DIZKIZUEGU BLOGEAN

Udan euskara hobetzeko, euskara ikasteko, euskara praktikatzeko baliabideen berri emango dizuegu blog honetan.

Nonbaitetik hasi behar eta hona hemen lehenengoa:

Zalantza sor diezaguketen hainbat kontu modu errazean azalduak

ZALANTZA DANTZA LIBURUXKA


2015-06-15

HELDU DEN IKASTURTEAN EUSKARA HOBETZEN HASI EDO IKASTEN JARRAITU NAHI BADUZU

2015/16 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
  • %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa euskaltegian bertan, 948 468 258 / 607 624 392 telefonoetan edo sakana@aek.org emailean.
 
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!


2015-06-13

PLAZERA IZAN DA

"Plazera izan da" esaldia izan da egun hauetan ikasle eta irakasle elkarri esan diogun esaldia.

Azken egun hauetan ere euskaltegia hustu dugu eta beheko obrak nola doazen ikusi dugu.

Irailean ikusiko dugu berriro elkar euskaltegi berritu eta handituan.

Eskerrik asko trasteak jaisten lagundu diguzuen ikasle guztiei.











2015-06-12

ATZO GOSARIA ETA MERENDUA EGIN GENITUEN ETA...


Haurrez eta jolasez bete zen euskaltegia!









2015-06-11

ATZO AILEGATU ZIREN ERRIGORAREN BARAZKIAK!

Hara!

Eta dagoeneko banatuta daudenak!


Ikusten duzue paretan obraren eragina? Obraren aztarnak dauzkagu euskaltegian zehar!





2015-06-10

SAKANA EZAGUTZEKO TXANGO TXIKIA

Sakana ezagutzeko txango txikia egin dute goizeko A2 taldekoek.
Ikasleak madrildarrak eta argentinarrak direla kontuan izanik oso interesgarria izan da.

Lizarragan garbitegia bisitatu dugu.



Bakaikun kare labea bisitatu dugu.


Iturmendin Aritzaga baseliza bisitatu dugu.


Eta denbora bukatu zaigunez eta euria hasi duenez, Urdiaingo kaleak pixka bat ikusi ditugu.





2015-06-09

SAKANAKO BERTSO ESKOLAKOEK SAIOA ESKAINI DIGUTE

Sakanako bertso eskolakoek saioa eskaini digute gaur arratsaldean euskaltegian.