2013-02-27

ZER GEZUR ESAN GENUEN BARANDIARANI BURUZ?

OTSAILAREN 20TIK 27RAKO PASABIDEKO GALDERA
On Joxe Miel Barandiaran
Zein da gezurra? b!!!! Asmatu egin genuen, gezur hutsa da, nahiz eta ez legokeen batere gaizki!
a)Espainiako Gerra Zibilean Iparraldera joan zen bizitzera. 7 BOTO

   b)AEBetako Harvard-eko  unibertsitatean eskolak eman zituen.    40 BOTO
 
c)Hainbat trikuharri ikertu zituen, baita Sakana ingurukoak ere. 4 BOTO

d)Ia-ia 102 urte bizi izan zen. 5 BOTO
Aztatu dutenen artean eta, notarioaren aurrean, zozketa zintzoa egin eta gero, bi boligrafo ZORAGARRIAK etxera eramango dituena...
Mintzakide bat da!!
Aupa Lutxi!!!!

OTSAILAREN 27TIK MARTXOAREN 6RAKO GALDERA


Gaur egun koloretako lentillak ere eros ditzakegu. 
Baina..... hauetako zein da egia?

a) 1508an Leonardo Da Vinci konturatu zen urez betetako kristalezko ontzi batetik begiratuz gero, ikusmena aldatu egiten zela.

b) René Descartesek 1740an urez betetako kornearen kurbaren antzeko forma zeukan hodi bat diseinatu zuen. Bertan begia sartu eta ikusmena hobetu egiten zen.

c) Lehenengo ukipen-lenteak metakritatozkoak izan ziren. Adolf Eugen Fick-ek eta Edouard Kalt frantses optikariak asmatu zituzten.

d) Kevin Tuohy-k 1948an lehenengo ukipen lente biguinak sortu zituen.

2013-02-26

EGAkoen bideoklipa

KORRIKA 18rako bideoklip lehiaketa antolatu da.

KORRIKAko kanta hartu behar da oinarritzat.

Kasualitatez, edo ez kasualitatez, Gabonetarako bideoak egin genituen euskaltegian, elkarri erakusteko.

EGAkoen bideoa KORRIKA 18ko kanta erabiliz egin zen.

Klasean komentatu eta gero, lehiaketara bidaltzea erabaki genuen.

Hona hemen:





OTSAILAK 26: ELURRA!!!!!!!



2013-02-25

KORRIKA USAINA ALA ELUR USAINA???

Zein baino zein elkarren lehian!!!!

Zer nolako klase-eguna izanen dugu gaur?

2013-02-24

KORRIKA USAINA

KORRIKA usaina dario euskaltegiari.




 
 
 

2013-02-22

AHOLKU BATZUK

Etxarri Aranatzeko taldeetan aholkuak ematen ikasten aritu dira.

Hori aprobetxatuz, hona hemen batzuk.

Baina aholkuak eta helburuak zeuk lotu beharko dituzu, irakurle!

 AHOLKUAK
Baja hartzea gomendatzen da.
Kaltegarria da plastikozko poltsak eramatea.
Komenigarria da txanoa eta krema eramatea.
Saiatu gauza bakoitza bere lekuan uzten.
Ez da komeni leku onak non dauden esatea.
Ona da labanarekin moztea.
Kaltegarria da kafea hartzea.
Ona da besteren bularreko beroa.
Gomendagarria da makilarekin ibiltzea.
Gomendagarria da ura edatea.
Ona da burua makurtu, hanka baten gainean jarri eta saltoka hastea.
Gomendagarria da esnea eztiarekin eta limoiarekin hartzea.
Ona da guatzera joatea.
Ur tenperatura normalarekin eta gero hotzagoarekin bainatzea edo dutxatzea ona da.
Komenigarria da esne beroa hartzea.
Hobeto da poliki-poliki ibiltzea.
Ona da ariketa pixka bat egitea.
Bidea ezagutzea komeni da.
Ona da egunero garbitzea eta txukuntzea.
Hobe da kontus ibiltzea.
Ona da txokolatea eta fruitu lehorrak jatea.
Kaltegarria da asko afaltzea.
Kaltegarria da oinez azkar hastea.
Familiari nora joanen zaren abisatzea komeni da.
Kaltegarria da lohiakin zikintutako oinetakoekin etxera sartzea.
Saiatu gutxi jaten.
Gauza bakoitzarendako leku bat edukitzea komeni da.
Saiatu behar ez dituzun gauzak etxetik kentzen.
Ona da labana eramatea.

HELBURUAK

etxea txukun izateko
gripea pasatzeko
mendi buelta ona egiteko
onddo bila joateko
belarri-zuloko ur-tapoia kentzeko
ongi lo egiteko



2013-02-21

BIDEZKOAK IRUDITZEN ZAIZKIGUNEKIN

Txakurrak eta katuak erostea baino askoz bidezkoagoa eta etikoagoa adoptatzea da!!!!

2013-02-20

OTSAILAREN 20TIK 27RAKO PASABIDEKO GALDERA


On Joxe Miel Barandiaran       
       Zein da gezurra?

a)            Espainiako Gerra Zibilean Iparraldera joan zen bizitzera.

b)            AEBetako Harvard-eko Unibertsitatean eskolak eman zituen.

c)             Hainbat trikuharri ikertu zituen, baita Sakana ingurukoak ere.

d)            Ia-ia 102 urte bizi izan zen.

ZENBAT HANKA DAUZKATE EHUNZANGOEK?

Ehunzangoek 15-90 hanka pare dauzkate!!!!

Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarri jasoko dituena Lu da!!!!! Bejondeizula Lu!!!!

2013-02-19

LASAI! 24 ORDU BAINO GUTXIAGO FALTA DIRA!

Zertarako?
Zertarako falta dira 24 ordu baino gutxiago?
24 ordu pasatu baino lehen jakinen duzue!

2013-02-17

ETXETIK EUSKARA IKASTEKO AUKERA ERE BAI

Ikasturte honetan Sakanan aurreneko aldiz,
Autoikaskuntza izeneko modalitatea eskaintzen dugu.

AEKn duela urte batzuetatik eskaintzen da.

Ikasleak etxean lan egiteko lanak jasotzen ditu.

Astean behin 20 minutuz euskaltegira joan behar du ikasleak. Aste batean bi astetarako lanak jasotzeko (8-10 orduko lana) eta beste aste batean lanak zer moduz doazen eta zailtasunak komentatzeko.

Halaber, astean ordu eta erdiz euskaltegira joan behar dute mintzasaio bat egitera.

Momentu honetan autoikaskuntzan 7 ikasle ari dira eta 5 tutore/irakasle.



2013-02-16

NANOIPUINAK IDAZTEN PRESTATZEN

Hona hemen lehiaketako oinarriak:


Lehena

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako

edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko

Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena

3 maila ditu lehiaketak:

• 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete

parte.

• 2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.

• 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten

ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute.

Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena

Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi

beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak

100 hitz izango ditu, gehienez.

Laugarrena

Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu

beharko dira; bestela, bertan behera geldituko

da.

Bosgarrena

Lanak euskara hutsean idatziko dira, eta argitaratu

gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan

saririk jaso gabeak izanen dira.

Seigarrena

Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide

urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena

Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea

ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

Zortzigarrena

Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira

lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik

aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutunazalaren

barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko

da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu:

izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta

ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke

euskara@sakana-mank.com helbidera. Posta

elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar

dute eta datu guztiak beste dokumentu batean

bidaliko dira.

Bederatzigarrena

Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Hamargarrena

Lanak martxoaren 27ra arte aurkez daitezke Itsasi

euskaltegian edo Sakanako Mankomunitatean.

Hamaikagarrena

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek

ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean,

sariak ex-aequo moduan banatu ahalko dira

lan batzuen artean.

Hamabigarrena

Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen

esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko

aukera gordeko du.

Hamahirugarrena

Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko

dute.

Hamalaugarrena

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar

berarekin.
 

2013-02-09

ZABORRAK SAILKATZEN IKASTEN

Sarri hemen daukagu Sakanan zaborrak biltzeko atez ateko sistema;
hori dela eta, B1 mailako goizeko eta arratsaldeko taldeetan
hainbat egunetan zehar
zaborrak sailkatzen ikasten aritu gara.
 

2013-02-08

XII. mendeko Nafarroa eta Gartxot

Aurreko asteetan goizeko talde batean eta arratsaldeko beste talde batean XII. mendeko Nafarroa ezaguten aritu gara, baita Gartxot filman kontatzen denarekin eralazionatutako hainbat kontu ere.

Hori guztia zikloaren akaberan Gartxot filma ikustea aitzakiatzat hartuta.

Eta ikasi dugun guztian panel banatan paratu dugu.
- XII. mendeko Euskal Herriko egoera politikoa
- XII. mendeko euskaldunen bizimodua
- Arturo Kanpionen biografia eta lanak
- Benito Lertxundiren biografia eta Itzaltzuko bardoa kanta
- Gartxot filma non gertatzen den: Zaraitzuko bailara
- Euskal Herriko euskalkien sailkapenak: Bonaparte eta Zuazo
- Zaraitzu aldeko euskalkiaren ezaugarri batzuk
- Gartxot filmean kontatzen dena eta Arturo Kanpionen idatzi zuena alderatu
- ...
 





2013-02-06

OTSAILAREN 6TIK 13RAKO PASABIDEKO GALDERA


Zenbat hanka ditu ehunzangoak?



A- 10 hanka       B- 5 / 20 pare  
                     

C- 100  hanka    B-  15 / 91 pare
Saria: bi boligrafo zoragarri-zoragarri!!!!!
 

ABERATS XUHURREN PASABIDEKO GALDERA

Erantzuna
4. Ikeako nagusia ere xuhurra da, baina ez horrela.


Auto zahar bat dauka, berrerabili egiten ditu te poltsatxoak eta turista klasean bidaiatzen du.

2013-02-05

AUTOIKASKUNTZAKOAK INAUTERIAK ERAKUSKETA BISITATZEN

Gaur, otsailak 4, Altsasuko Iortia kultur gunean erakusketa bat mustu da.
Autoikaskuntzakoak bertan izan gara, izan ere, erakusketako bideoa autoikaskuntzako ikasle batek egin du.

Bideoaz gain, erakusketan Altsasuko hiru ikastetxeetako ( Iñigo Aritza ikastola, Zelandi eskola eta Corazonisten eskola) haurrek Altsasuko herri inauteriei buruz daukaten ikuspegi berezi eta ederra ematen dute.



2013-02-01

ZERTAN ARI DIRA IRURTZUNGO ESKOLAKO TALDEAN?

Hiru helbururekin ari dira lanean egun hauetan:

- irratiko berri laburren ulermena hobetzen
- elkarri aholkuak ahoz emateko gai izateko trebatzen
                                          
- euskal mitologiako legendak ezagutzen marrazki bizidunen bidez