2010-01-29

EGAren harira beste kontutxo bat

http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php

Helbide horretan, baliabideak atalean,
EGA azterketa azpi atalean

ATARIKOAK

BERRIAK izenarekin atarikoetako galdera gehiago daude. Orain artekoak baino gehiago.

Nafarroako EGA azterketako informazioa ondoko helbidean

Datorren astelehenean, otsailak 1, zabalduko da 2010eko lehenengo deialdian azterketarako matrikula egiteko epea.
Interesa duenak    http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php helbidean dauka informazioa.

Dena dela,  momentu honetan (urtarrilaren 29an, 10:08an) ez dituzte matrikula egiteko inprimakiak zintzilikatu.

2010-01-28

Aralarko Mikel deuna







         Santutegi hau Aralarko mendian kokatuta dago, Txindoki eta Beriain mendien artean. XI. mendearen hasierako eraikin erromaniko bat handitzeko egin zuten.Erretaulua mundu osoan ezaguna da. Bi metro luze da, altueran 1,14 eta tenpluaren presbiterioan dago.Erretaula esmaltez beteta eta harri kristalez zegoen.Eric "belgikarra" lapur ospetsuak lapurtu zuen erretaula 1979.Lapurtutako 18 dominetatik eta 286 harribitxietatik 16 eta 191 berreskuratu ziren.Erretaula 1991n zaharberritu egin zuten eta Santutegira itzuli zen.

         Barnealdean San Miguel irudia dago, XVIII. mendeko erlikia-ontzia, zilarrezkoa eta urretan bildua.

         Elezahar asko errelazionatuta daude San Migelekin,adibidez Goñiko Teodosiorena.Teodosio Goñerrian bizi zen eta Arabiarren aurka borrokan aritu ondoren, bidean ermitauz mozorrotua zegoen deabru bat topatu zuen.Deabruak esan zion emaztea morroi batekin engainatzen aritu zitzaiola.Etxean iristean, Teodosiok ezpataz hil zuen bere ohatzean zetzan bikotea, bere gurasoak zirela ohartu gabe.Aita Santuak penitentzia jarri zion, hots, mendietan alderrai ibili beharko zuen, bizkar gainean gurutzea eramanik eta katez lotua, harik eta kateak hautsi arte.Aralar mendian zebilela,herensuge bat agertu zitzaion eta Teodosiok San Migelen laguntza eskatu zuen.Aingeruak herensugea hil eta Teodosio aske geratu zen eta leku hartan santutegia eraiki zuen.Teodosioren kateak hantxe daude.Gaur egun jendearen ustetan zorte ona dakarte.Hau lortzeko 3 aldiz haien azpitik pasatu behar da.
        
                                             goizeko sakontze taldea


2010-01-24

Ikaslearen liburuak euskaltegian

Pasa den ostegunean ikaslearen liburuak iritsi ziren euskaltegira.
Irakasleek klaseetara eramango dituzte ikusteko eta norbaitek liburua nahi badu, irakasleak esango dio zer egin.
1A, 1B, 2 eta 3 mailako liburuak daude.

2010-01-21

Argazki kamera digitala erosteko aholkuak.

Erosi edo oparitu behar duzu argazki kamera digitala ?

Hona hemen aholku batzuk.

1.-  Erresoluzioa gehiagorekin argazkiren kalitatea hobea da, baina zein tamainaren arabera rebelatzen dituzun argazkiak, tamaina txikian bada, ez du merezi erostea resoluzio handiarekin.

2.-  Optikak garrantzia du, lentearen arabera, argia hobeto baliatzen duelako.

3.-  Erosterakoan garrantzia ez dauka kameren memoriak, hobe da kapazitate handiko memoria txartela erostea. Noski, kontuan izan kamerak txartelerako zuloa daukala.

4.-  Eraman beti aldean ordezko bateriak edo pilak.   Erabili karga daitezkeenak.

5.-  Kamera digitalek ez daukate reflexik.
      Kamera txikiagoa den neurrian, garestiagoa da.   Orduan ez du merezi.

mutileko taldea

ARGAZKI-KAMERA DIGITALA EROSTEKO AHOLKUAK

ERRESOLUZIO EDO BEREIZMEN

Komenigarria da zertarako erabiliko duzun argazki kamera jakitea erresoluzioa aukeratzeko.

OPTIKA

Optika aukerakoan bi aldagai kontuan har ditzakezu: foku-distantzia.

MEMORIA

Hobe da txartela kapazitate haundiarekin erostea.

BATERIA

Komenigarria da pilak beharrean bateria aukeratzea.

KAMERA TAMAINUA

Kamera zenbat eta txikiagoa orduan eta garestiagoa izan daiteke.

2010-01-19

Barrigon dela eta...

"Barrigon" izurritea dago euskaltegian. Kontuz!!!!! Kutsakorra da!!!!!

2010-01-02

URTE BARRIGON!!!!!!

Urtarrilaren 11n elkar ikusten dugunean metroa eraman behar al dugu?  Zenbat bazkari, merienda, afari, arkume, langostino, turroi eta ardo, txanpaina eta abar???????