2008-12-23

Edozein adinetan izan daiteke ama?

67 urterekin ama izan den emakumearen kasua ezagutu eta gero (tratamendu berezi bati esker), ondoko galdera bota genuen: Edozein adinetan izan daiteke ama?

Klasean galdera hau egin eta hauek dira jaso ditugun hainbat erantzun.

  • Ama izatea polita da, baina ez da hain erreza. Horretaz aparte, ez da joan behar naturaren kontra, gero ondorioak etorriko dira.
  • Nire ustez gauza bakoitza bere momentua dauka. 15 urterekin neska bat jai egin behar du eta gustatzen duena eta 70 urterekin disfrutatu behar du eta atzeden artu.
  • Gizartearen jarrera gero eta naturaren aurkakoagoa da eta kasu hau horren froga ederra besterik ez da. Gizakia denbora menperatu nahian dabil.
  • Nire ustez emakume horrek ez du adina seme-alabak izateko.
  • Nik uste dut edozein adinek ez duela balio ama izateko, adibidez txarra izango delako amari eta haurra geratuko delako oso gaztea amarik gabe.
  • Nik hamar urte, amak hirurogei. A zer nolako kaña behar duen niri aguantatzeko.
  • Ama izateko adinaren mugak jarri behar dira, gutxienez tratamendua emateko.
  • Ez, edozein adinetan ezin da ama izan. Naturak berak jartzen du muga. Tarte horretan ezin bada ama izan, orduan bai, lagundu egin dezake zientziak.
  • Hirurogei urterekin ama izatekotan, humearen etorkizuna ondo zihurtatua egon behar da, zaintza eta abar.
  • Zientziaren aurrerakuntzak erabil ditzakegu, baina zuhurtasunarekin.
  • Arroza pasatu bazaizu, ez engainatu zure burua. Amona bat izango zara eta ez ama.
  • 67 urterekin ama izatea zentzugabea iruditzen zait. Hori zuzenean amona izatea da. Bestalde, naturak ematen ditu ama izateko urteak. Horren barruan ezin bazara ama izan, laguntzeari ondo deritzot. Hortik kanpo ez.
  • Amak izatea bai, baina menopausia eta gero, kontuz. Ia da berandu.
  • Nork zainduko du haurra ama amona bihurtzen denean?
  • Urte horrekin, denbora asko izan duzu pentsatzeko. Orain berandu da. Ez izan zurekoiak, pentsa ezazu umearen etorkizunean.

2008-12-19

Jon Arretxeri entzunez


Pasa den asteartean Jon Arretxek Fatum bere nobelari buruzko hainbat xehetasun kontatu zizkigun: zergatik, noiz idatzi zuen, nola... zer erabili zuen inspiratzeko...
Gustura entzun genituen bere azalpenak eta hainbat galdera egiteko aprobetxatu genuen, nahiz eta hasieran zertxobait kostatu zitzaigun.

2008-12-16

Arbizuko errota eta hotela



Gaur goizean Arbizuko errota eta hotela ikusi ditugu.
Azkenean jende pila joan gara: 1Akoak, 1B, 2, 3 eta EGAkoak, gehi irakasleak, jakina.
Entzun ditugun komentarioen arabera, asko gustatu omen da (eta zein dotorea!!!!)
Atera ditugu GURE argazkiak. Geroago jarriko dugu baten bat hemen, blogean.
Laster arte!

2008-12-11

Neguko oporren aurretik

Ikasle eta beste irakasleok: gogora ezazue,

abenduaren 16an, goizez, Arbizuko Olatzea hotel-errota ezagutzera. 09.20an euskaltegian, 09:30ean Arbizuko plazan.

abenduaren 16an, arratsaldez, 19:30ean, Altsasuko Iortian, Jon Arretxerekin Fatum nobelaz aritzeko.

abenduaren 19an, guraso taldeen azken eguna (altsasuko Txioka ikastolakoa eta Irurtzungo Atakondoa eskolako biak)

abenduaren 23an, goizez eta arratsaldez, opari banaketa eta otordu bikaina. Gora kolesterola!

2008-12-10

Euria gelditu du euskaltegi barruan, baina...

kanpoan elurra ari du. Ea badugun argazki politak ateratzeko aukerarik. Bestela zuek, ez?

A! Eta zer moduz doa liburuaren irakurketa? Jakizue, abenduaren 16an, arratsaldez, Jon Arretxe dator eta berak amaiera kontatzea nahi ez baduzue... irakurri egin behar!Lisboako Bairro Alto

2008-12-05

Badatoz neguko oporrak eta...






Adi talde guztiak!!!!!!!!!




Hasi pentsatzen zer opari egingo diezuen beste taldeei.

Bricomania saioak ikusten hasi beharko duzue (kar-kar)






Miarritzekoen bisita Sakanara

Miarritzekoek eskatuta, momentuz, ez dira orain etorriko. Lan asko omen dauzkate.
Baina, lasai, urtarrilean berriro saiatuko gara.

2008-12-02

Kanpoan elurra eta barruan...

EURIA!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Bai, blogari maiteak, euria ari du euskaltegi barruan eta sinestu nahi ez duena, etor dadila. Eta ikusi ez duena... ea zergatik ez den etorri. PIPERGILE!!!!

Bi arraintxo gorrien zain gaude, eta bestela bi sardina.

Izango duzue gure busti-berri, laster arte.

2008-12-01

ELURRA!!!!!!!!!!!!!

Sakanan elurra ari du, baina arraroa: Etxarri inguruan, baita Olaztin ere elurra omen dago kaleetan, baina Altsasun ez!!!!!!!!!!!

2008-11-27

Barbosa, Belmonte eta konpainia

Entzun dugunaren arabera, Fatum nobela interesgarri-interesgarria omen dago.

2008-11-25

Haurtzarora itzuliz

Egun hauetan tramankulu arraro bat agertu da euskaltegian: kulunka egiten du... erosoa da... koltxoi moduko bat du... ene... Zertara iritsiko garen!!!!!

2008-11-19

Ez gara santuzaleak, baina...

Hori da, euskaltegian ez gara oso santuzaleak, baina, badugu bat oso maitea duguna:

SAN NAHI DUGULAKO.

Hain maitea dugu, non edozein egun den bere eguna ospatzeko aproposa, pasta batzuk ekarriz klasera, edo pastelak, edo patata-tortilla (tortillometroan esfortzu handiz lortutako puntuen truke ez bada...), edo litxarreria hutsak. Beti dago ospatzeko zerbait, eta euskaldun on eta jatorren gisara, nola ez, janez (eta batzuetan edanez ere)

2008-11-18

Zein "bizioso"gabiltzan aurten!!!!

Kafe makina jarri digute!!!!!!!!!!!!!!
Eta doan astebetez!!!!!!!!!!!! ("zintzilikatzeko", jakina!)
Eta jarri duten lekua dela eta.... garbi dago, gure Franziskok zenbat kafe hartzen dituela kontrolatzeko egin dutela. (makinaren gainean kamera jarrita)

KAMERA KAFE euskaltegian!!!!!!!!!!!

eta nor izango da Cañizares? E?

2008-11-15

Zuhaitz eta landare erakusketa




Hona hemen argazki parea, landareena soilik. Inork ez zuen argazkian atera nahi izan.

2008-11-13

Iritsi dira liburuak

Iritsi dira ikasturte honetan irakurriko dugun liburuaren aleak: Jon Arretxeren FATUM.
11,20 euro da prezioa.

Talderen batean dagoeneko hasi gara irakurtzen eta, hasieran istorioa arrarotxoa den arren, laster interesgarri jarri da.

2008-11-11

Erakusketatxoa euskaltegian

Egun batzuetan euskaltegian hainbat landare izango ditugu ikusgai, euren izenekin (euskeraz, jakina!)
Laster argazkiak argitaratuko ditugu hemen. Lasai!

2008-11-07

Badakigu zein den aurtengo liburua



Ikasturte honetan irakurriko dugun liburua Jon Arretxeren FATUM da.

Jaio da munduko blogik onena

Kaixo!!!

Hemen gaude. Sakanako euskaltegia teknologia berri hauen munduan ezin atzean geratu eta BADUGU BLOGA. Horrela gure berri izan ahalko duzue, zaudeten/gauden lekuan zaudetela/gaudela.