2009-01-25

EGAko idazlan labur bat

ONDOKO LANA AGINDUTA:
Gaia:
Etxeko kalefakzioan aurrezteko aholkuak ematea.
Egitekoa:
Zuen atariko arduraduna zaren horrek, atariko bizilagunei idazki bat bidali behar diezu
teknikariak esandakoa laburbilduz. Orain arteko gastu itzelak direla-eta, kontsumoa murrizteko
aholkuak emanen dizkiezu.
Nahitaez eman behar duzun informazioa:
* Aipatu zein diren gehiegizko kontsumoak ekar ditzakeen kalteak.
* Eman itzazu zenbait aholku gastua gutxitzeko.
* Kontuan izan atariko bizilagun gehienak ez dituzula ezagutzen.

Altsasun, 2009ko urtarrilaren 21ean


Auzokideok:

Aurten komunitateko arduraduna izango den auzokidea naiz, 4. B pisuan bizi den Ana Sanchez.
Azkena egin genuen auzokide bileran behin eta berriz geure etxebizitzak berotzen egiten dugun diru gastu handia aipatu genuen. Guztiok argi genuen egiten dugun gastua handiegia dela eta zerbait egin behar dugula murrizteko.
Hori dela eta, eman dut lehenengo urratsa.
Aurreko egunean, urtarrilaren 16an, teknikari bat etorri zen, batetik sistema osoa ikuskatzera eta bestetik kontsumoa txikitzeko aholkuak ematera.
Berogailu sistemari dagokionez, ongi omen dago dena. Ongi erretzen omen du erregaia. Zerbait moldatu beharrekotan, uraren tenperatura. Guk 80ºCtan jartzen dugu eta ez da inola ere komeni 70ºCak gainditzea. Hortik gora zirkuituan karea pilatu baitaiteke eta hodiak butxatu.
Bestelakoan, ematen diogun erabilerari dagokionez, zein den azaldu nion eta zera esan zidan: batetik nahikoa dela etxebizitzak 21ºCtara berotzea. Ez dela ezer gertatzen etxean jertsea jantzita egoteagatik. Sendagileek ere hori gomendatzen dutela. Bestetik goizetan eta arratsalde-iluntzetan piztearekin nahikoa dela ere gehitu zuen.
Azkenik, kanpotik bada ere, teknikariak leihoak ikuskatu zituen eta kristal bakarrekoak direla ohartu zen. Argi eta garbi esan zidan leiho berriak eta isolamendu onekoak jartzea komeni zitzaigula. Nahiz eta orain diru inbertsio handitxoa izan, epe luzera errentagarria ateratzen omen dela, erregai kontsumoa asko txikiagotzen baita.
Hortaz, zirkuituko uraren tenperatura aste honen amaieran aldatuko dugu eta leihoak direla eta zer egin erabakitzeko bizpahiru aurrekontu eskatuko ditut eta datorren otsailaren 20an, 20:30ean beste bilera bat egingo dugu betiko ezkaratzean, gaia azter dezagun.
Ordu arte, ongi izan,
Ana Sanchez