2009-11-06

EGAko idazlan luzeen lehen pausuak

1.Zer dira tesiak? Hainbat tesiren adibideak.

XX. mendearen amaieran, hainbat eta hainbat aurrerakuntza ezagutu ditugu gure gizartean, baina garrantzitsuenetako bat eskuko telefonoarena dela esango nuke.

Denok dakigu izaki bizidunok jaiotzen garen moduan hil ere egin behar dugula, baina gure gizartean, behintzat, asko kostatzen zaigu heriotza den moduan onartzen.

Euskal gizartean, aspaldi honetan indarra hartzen ari den ohitura bat, urtero, sasoia heltzen denean, sagardotegitara bueltatxo bat egitearena da.

Baliagarriak iruditzen zaizkit emakumeen kontrako indarkeriaren aurka hartutako neurria; baina, egungo eraso kopurua eta erasotzaileek jasotzen dituzten zigorrak zer nolakoak diren ikusita, oraindik eskasak direla deritzot.

Medikuntzaren aurrerakuntzek ahalbidetzen dutenetik, erabili izan dugu emakumeok abortoa familia-plangintzarako. Dena dela, ez dut uste konponbiderik onena denik, baina lehen esan bezala, premiazko egoeratarako ez zait desegokia iruditzen.

2.Sarrera teknikak:
3.Dena dela, sarrerari hasiera emateko beste modu egoki bat esaera zahar batekin hastea da.

“Itotzekotan ur handitan” dio esaera zahar batek eta Euskal Herrian AHTarekin antzeko zerbait gertatzen ari da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak garraiorako azpiegiturak hobetu nahi dituzte, eta ekimen txalogarria dela iruditzen zait, beti ongi baitator modernoa eta eraginkorra izan nahi duen herri baterako; baina, oraingo honetan urrunegi joan direla uste dut. Gehiegizko plana prestatu dute.

4.Zein tesi defendatzen du? Zein teknika erabili du?

Behin, institutu garaian, klasea ematen ari ginela, matematika irakasleak ikasle bati zera esan zion: “Ez barretik egin, gizendu egiten du eta”. Zur eta lur geratu ginen guztiok hura entzutean. Noiztik da txarra barre egitea? Nor ez litzateke gustura egongo egun guztia barre egiten eman eta gero? Gauza guztiak ongi doazen seinale, zeren eta bizitza honetan barre egitea ezinbestekoa baita eta, gainera, ona da osasunerako. Gorputzeko organo guztientzat da onuragarria.

Gizakia gizaki denetik, hau da, existitzen garenetik bi pertsona mota izan gara mundu honetan, gizonezkoak eta emakumezkoak. Honek bizimoduan, eskubideetan eta betebeharretan desberdintasunak ekarri ditu, oro har. Halaber, nire ustetan desberdintasun horiek ez dira txarrak, zeren eta lantegi batetik trokelean ateratakoak izateak ez baitu graziarik.

5.Zein tesi defendatzen du? Lokailu bat oker dago, identifikatu eta zuzendu.

Gizarte jakin batean bizi garenok betidanik izan ditugu betebehar eta eskubide batzuk; adibidez, autoz kalean ibiltzeko eskubidea, betiere besteak errespetatuz. Izan ere, non dago eskubideen eta betebeharren arteko muga? Non bukatzen da bat eta non hasten da bestea? Jakina denez, munduan zehar hainbat gizarte eta kultura daude eta, ondorioz, eskubideak eta betebeharrak ere ugari dira, baina denek dute muga bat, nahiz eta zaila den zein den zehaztea.

6.Hona hemen beste sarrera bat. Zein esalditan hasten da haria galtzen? Hau da, beste paragrafo baterako baliagarria zaiona sarreran erabiltzen?

Guztiok dakigunez, mundu honetako lehen izaki bizidunak uretatik datoz; lehenengo zelula txikiak sortuz eta, ondoren, garatu ahala, animalia ezberdinen itxura hartuz. Gainera, denborak aurrera egin zuen neurrian, uretako animalia batzuk lurrera pasatu ziren, haietariko gehienak basati bihurtuz eta beste batzuk etxabere. Azken horiek arazo ugari ekartzen dizkigute (gaixotasunak, alergiak…) Baina horien osasunerako egin beharrekoak aurrera eramatea batzuetan zaila egiten zaigu, zeren eta diru asko gastatzen baita albaitariarengana eramanda. Dena den, esan beharrekoa da etxeko abereek laguntza handia ematen dietela familiako txikienei.

7.Zein da sarrera paragrafo honen tesia?

Sarritan ikaratzen gaituzte telebistan, zein irratian, zein solasaldietan, etxeetan gertatzen diren istripuen inguruan entzuten ditugun hainbeste berrik. Apur bat pentsatzen hasita, inork ukatuko luke inoiz ez duela entzun etxeko istripu edo sute batean norbaitek bizitza galdu duela? Edo ezagun bati lapurrek zer edo zer ostu diotela (autoa, dirua, bitxiak)? Zenbat aldiz uzten dugu etxea hutsik oporretan joaten garenean, lapurren bistarik egongo ez delakoan? Ezin dugu ezer egin horren aurrean?




8.Zein da ondoko sarrera paragrafo honen tesia?
Zer nolako testu mota aurreikusten duzu? Argudiozkoa ala azalpenezkoa?
Hutsuneak betetzeko aditzetako bat okerra da. Zuzendu.
Bete hutsuneak

Orain dela gutxi, bideo bat ikusten …………….., liburutegi bat ikusi nuen, su hartu ondoren kiskalita geratu ……………, eta, zergatik jakin gabe, historian zehar liburuekin egin …………… astakeriak etorri zitzaizkidan burura: Hitlerrrek burutu …………. liburu suntsiketa, hainbat kulturatako altxorrak galtzea suposatu …………..; gerretan galdutako liburu baliotsuak, gerra haietan etsai …………. munduaren ikuspegia ezagutzeko balio ………..……; liburu askok eta askok jasandako zentsura arrazoi gabeak, liburu haiek desitxuratuta utzi ……….. . Bat-batean zera pentsatu nuen: “Liburu bat erretzean, ez al gaude gizakion historia suntsitzen, gure arbasoen hausnarketen eta jakituriaren kontra egiten? Ez al gara geure buruaren kontra jokatzen ari? Ez al da gizakion – izaki arrazionalon – irrazionaltasun handiko jokaera?”.

zirenen
zituztenak
nengoela
diren
zena
zezaketenak
zuena
zuen


9.Sarrera honetako lau esalditan ordena arazoak daude. Aurkitu eta konpondu.

Ziur asko, guztiok gauza zaharrak gordeta izango ditugu etxean, batzuk umetatik ekarritakoak eta beste batzuk antzinako gailuak edo familiako oroigarriak. Niri gauza horiek bilatzea bolada batean gustatzen zitzaidan arren, apurka-apurka zaletasuna galtzen joan naiz, eta, gaur egun, gordetzen dut oroigarri gutxi etorkizunerako. Gainera, pentsatzen dut neure baitan egunen batean guztiak bota egingo ditudala, hori egitea izango balitz bezala askatasunera heltzea.


10.Hona hemen beste hiru sarrera adibide. Zuzendu akatsak.
* Eskuko telefonoa, autoa edo garbigailu bezala, guztion bizitzan ezinbesteko elementua bihurtu da. Orain dela 20 urte inoiz ez zeukan eskuko telefonorik eta ez genuen beharra nabaritu. Izan ere, filmetan ikusi genuenean zientzia fikzioren gauza bat iruditzen zitzaigun. Hala ere, gaur egun, ia ia guztiok sakelan aparagailu bat daramagu.
* Eskuko telefonoa guztion bizitzan ezinbesteko elementua bihurtu da, ia gehienok badugu bat gutxienez eta egun osoa gure gainean eramaten dugu.
Duela urte batzuk ez genituen horrelako telefonoak ezagutzen, berriz, gaur egun arraroa da sakeleko bat ez duen pertsona ezagutzea.
* Gu guztion bizitzan ezinbestekoa bihurtu den gailua eskuko telefonoa da. Aspaldi honetan horrelako telefono bat, edo agian zenbait kasutan bi edo hiru, ez dituena, munduan ez dela ematen du. Hala ere, gaur egun halako garrantzia duen tresna ez da orain dela denbora gutxitik datorren asmakizuna baino.


11.Baditugu hainbat sarrera adibide. Hurrengo pausua emango diegun egitura izango da: azalpenezkoa ala argudiozkoa?

azalpenezkoa
argudiozkoa
Sarrera (gaian kokatzeko informazioa + tesia)
Datu orokorrak (zein ezaugarri dauzka, nolakoa da, zenbat mota daude, )
Arrazoiak (zergatik)
Arrazoi nagusia +
Arrazoi hori azaldu
Alde onak
Alde on nagusia +
hori zertan gauzatzen da
Ondorioak (zer dakar)
Ondorio nagusia +
Ondorio hori azaldu
Alde txarrak
Alde txar nagusia +
hori zertan gauzatzen da
Irtenbideak (nola konpondu)
Irtenbide nagusia +
Irtenbide hori azaldu
Amaiera
Konklusioa (testuaren laburpen modukoa)
Zure kasua kontatu /zeuk edota zeure ingurukoek nola bizi duten

Bestelako aholkuak:

û Oso-oso-oso komenigarria da idazten hasi baino lehen eskema egitea!!!!!!
û Beti izenburua jarri.
û Dena dela, sarreraren ondorengo paragrafo bakoitza idatzi aurretik zein tesi idatzi dugun oso gogoan izan.
û Ez erabili zuk edo zuek pertsona. Erabili gu/guk edo haiek pertsona.
û Ez kontatu “penak”.
û Lokailuak erabiltzeko dira. ERABILI!
û Letra irakurgarriak lagundu egiten du.
û Hiztegi aberatsak lagundu egiten du.
û Ez badakigu zerbait nola idatzi edo zalantza handian bagaude, hobe uztea eta beste modu batean idazten saiatzea.
û Azterketaren helburua ez da gai jakin baten inguruan dakizuena neurtzea, baizik eta euskaraz lasai eta aise aritzeko duzuen trebetasuna.
û Amaierako paragrafoa: batetik geure bizipena kontatu eta bestetik “Laburbilduz argi dago …………tesia…………..-(e)la
……………… (arrazoia)……………..; baina, zorionez
………..(konponbidea)………….. Neuri dagokidanez / Neure kasuan ………”




Gaia: AHTa
Tesia: gehiegizko proiektua da Testu mota: argudiozkoa
Sarrera mota: galdera erretorikoak

Arrazoiak:
Nagusia: Euskal Herria bezalako lurralde baterako ez da erabilgarria
- garestiegia da
o herrialde menditsua da: tunelak eta zubiak eraiki behar
- ez da daukan abiadura behar bezala aprobetxatuko
o hirien arteko distantzia txikia da, abiadura egokia hartzerako iristen
- dauden beste azpiegitura batzuk alboratuta geratuko dira

Ondorioak:
Nagusia: onurak baino gehiago kalteak ekarriko ditu
- naturan: tunelak, zubiak, animalien joan-etorria mugatzea
- behar bezalako etekina ez ateratzea

irtenbideak
nagusia: atzera egin eta ez eraikitzea
garaiz gaudelako
eraikiz gero, ingurumenean sortuko den kaltea konponezina izango delako
alferrikako gastu handia izango delako
“analogia” bat egin Itoizgo urtegiarekin


Amaiera
(Tesia berriro bota eta testuan tesia dela eta ateratako ondorioa)
Zure bizipenak eta esperientzia kontatu AHTa dela eta
------------------------------------------------------------------------------

Gaia: ura
Tesia: bizitzarako ezinbestekoa da Testu mota: azalpenezkoa
Sarrera mota: komunikabideetako berriak > uholdeak, urakanak, tsunamiak lehorteak… berri izaten dira, bizitza askoren galerak ekartzen dituztelako

Datu orokorrak: bizitzarako ezinbestekoa da
- bizitza uretan sortu zen
- bizidunon zatirik handiena da
- bere faltan ez dago bizitzarik

alde onak
ideia nagusia: bizitza ahalbidetzeaz gain, erraztu egiten du
- garbitasuna
- osasuna eta plazera: bainuetxeak, spak
- dibertsioa: ur-kirolak

alde txarrak (bi / hiru paragrafotan)
ideia nagusia: bi mota daude naturak sortzen dizkigunak eta geuk sortzen dizkiogunak
naturarenak: muturreko egoerek sortzen dutena
- ur gutxiegik lehorteak
- ur gehiegik uholdeak

geuk sortuak
- kutsatu egiten dugu
- askotan neurrigabe xahutzen dugu


amaiera
(Tesia berriro bota eta testuan tesia dela eta ateratako ondorioa)
Gure bizipenak eta esperientzia kontatu ura dela eta: kontsumo arduratsua egiten dugun, uraren zein erabilera egiten dugun…

---------------------------------------------------------------------

Gaia: diziplina ikastetxeetan
Tesia: betidanik izan dugun arazoa da diziplina edo begirune falta ikastetxeetan, baina aspaldian areagotu egin da
Sarrerarako teknika: komunikabideetan jasotako informazioa

Arrazoiak:
arrazoi nagusia: irakasleari eta ikaskideei errespetu falta
- Gurasoek seme-alaben hezkuntza (giza-balioak barneratzea)
irakasleen esku utzi dute
- egungo legeek ikaslea gehiegi babesten dute
- irakaslearen autoritate figura galduta dago hein handi batean
(lehen nola zen kontatu)

Ondorioak:
ondorio nagusia: ikastetxeetako bizikidetza asko okertu
- diziplina arazoak
o ikasleen artean
o irakasle eta ikasleen artean
irakasle asko lantokira joateko beldurrez

konponbideak:
konponbide nagusia: hezkuntza komunitatea osatzen dugunon elkar lana
irakasleak: egoera larriei aurre egiteko hobeto prestatu
familiak: seme-alaben giza hezkuntzaz arduratu
ikasleak: kontzientziatu egin behar dute
gobernua: irakasleak gehiago babestu eta ez horrenbeste ikasleak

amaiera:
kontatutakoaren laburpentxoa egin (tesiak berriro agertu behar du konponbidearekin batera)
geure esperientzia kontatuko dugu.
-----------------------------------------------------------------------------------
Gaia: Sukaldaritza modernoa
Tesia: beste arlo batzuetan bezala, sukaldaritzan berrikuntzak izateari ongi deritzot, baina ez du eguneroko bizitzarako balio.
Sarrerarako teknika: komunikabideetan noiznahi berriak agertzen direla

Datu orokorrak:
Ideia nagusia: tradizionaletik asko aldentzen den janariak prestatzeko modua da


Alde onak:
Ideia nagusia: aldatzea gustuko duenarentzako egokia da
- teknika berritzaileak: liofilizazioa, esferifikazioa, apar bihurtzea
o betiko tekniketatik aldentzen dena: frijitu, egosi, erre…
- produktu exotiko asko
o egun bizi dugun globalizazioaren harira: ia-ia edonongo produktuak dasta ditzakegu ia-ia edonon
- kalitate handiz prestatuak

Alde txarrak:
Ideia nagusia: ez da herritar arrunt batek egunero jateko
- jatetxe garestietan soilik aurki dezakegu; hortaz, garestia da
- gehienetan ez da etxean prestatzeko modukoa, arestian aipatu ditugun teknikak direla eta

Amaiera
Konklusioa: ez da jateaz gozatzeko modu txarra
Norberaren esperientzia: