2012-05-28

Aste honetako kontuak

Bat, aste honetan despedituko ditugu bazkal ondorengo guraso taldeak, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Irurtzunen.

Bi, Etxarri Aranazko taldea, udaren hasierarako bederen, mintzakide taldea bihurtuko da.

Hiru, gaur goizean Idoiak euskaltegiko pasabidean koadro ezagunen erakusketa moduko bat jarri du, ostegun arratsaldekoa girotzeko asmotan.
Lau, ostegun goizean euskaltegian TRIVIAL txapelketa izanen dugu. Denak denen kontra.

Bost, ostegun arratsaldean Kitz Mendiola etorriko da euskaltegira eta Picassoren Gernika koadroaren sekretu eta bitxikeriak kontatuko dizkigu.
Sei, gaur Etxarri Aranazko taldea Himalayara joango da txangoan; baina, lau eta erdietarako bueltan izanen dira, seme-alabak ikastolatik eta eskolatik hartu behar baitira.