2012-11-15

JOAN DEN ASTEKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA

Asko izan dira joan den asteko pasabideko galderari erantzun zuzena eman diotenak.
 
Erantzuna TIPULA da, bai! Guk dakigula tipula jateak alergia ematen dion inor ez dugu ezagutzen. Beste kontu bat da, tipula moztean egiten diren negarrak.
 
Aztatu dutenen artean, notarioaren aurrean zozketa egin eta gero, Torreviejan txaleta hipoteka eta okupa eta guzti jasoko duena Etxarriko taldeko Pilar da!

Bejondeizula, Pilar!

Aste honetako notarioa Aitor izan da.