2012-12-21

HELDU DEN URTERA ARTE!!!

2013an berriro ikusiko dugu elkar klaseetan, jaiegun hauetan kalean ere elkar ikusiko dugula dakigun arren.

Atzo eta gaur oporren aurreko jai txikiak egin genituen, guk geuk egindako bideoak eta guzti!!!

(Mariano, Mirian eta Ariane falta dira!)
Atzo goizean Altsasuko goizeko taldeak despeditu ziren, baita Lakuntzakoa eta Etxarrikoak ere.

Bazkal ondoren Irurtzungoa eta Altsasuko Zelandikoa despeditu ziren.

Iluntzean euskaltegiko arratsaldekoak eta Irurtzungo iluntzekoa.

Gaur Etxarriko bazkal ondorengoa despeditu da!!!

Ongi pasau, gutxi gastau eta asko ligau!!!

Amaitzeko, bideoak direla eta, heldu den urterako bi proposamen daude: irakasleek ere euren bideoak egitea eta bideoen artean lehia egitea.
 
(Fer falta da!)