2014-05-06

AZKEN TXANPARAKO IDEIEN BILA

Euskaltegira euskara ikastera eta hobetzera etortzen dira sakandar jator ugari.

Euskara ikasteko, euskaraz komunikatzen trebatzeko eta euskaraz bizitzen trebatzeko moduetako bat klasea da, ia denok ezagutzen dugun klase formatua.

Baina bizitza errealarekin kontaktuan ere badago ikasterik eta hobetzerik, eta asko!

Udaberriko oporren ondoren eta Maiatzaren 1eko zubiaren ondoren, 2013-2014 ikasturtearen azken txanpari hasiera eman diogu.

Guk, irakasleok, euskaltegitik kanpo, bizitza errealean egiteko ekintzak (bisitak,tailerrak...) pentsatuko ditugu, baina ikasleok ere halakoak proposatzea nahi dugu.