2015-09-15

AUTOIKASKUNTZA: EUSKARA IKASTEKO BESTE METODO BAT

Talderik gabe geratu bazara...

baina pertsona "diziplinatu" samarra bazara, hau da, etxean zure kontura lanak egunean eramateko gai bazara,

Edo hala nahi duzulako! 
 
AUTOIKASKUNTZA bidez aritzea izan daiteke zure aukera.

Tutore bat izanen duzu zuretako. Astean 20 minutuz elkartuko zara berarekin eta lanen martxa aztertuko duzu.

Hamabost egunetik TUTORETZA horietako batean irakasleak etxean egiteko moduko lana bidaliko dizu. Zortzi/Hamar ordutan egiteko moduko lana.

Entzungaiak eta bideoak USB memoria batean kopiatuko dizkizu, edo emailez bidaliko dizkizu, edo, pisutsuak badira, dropbox/drive bidez.

Halaber, astero MINTZASAIOA egiteko aukera izanen duzu. Bertan autoikaskuntzako beste ikasle batzuk eta irakasle bat daude. Mintzasaioak astean ordu eta erdi dira. Autoikaskuntzako ikasleak goizetan eta arratsaldetan banatuta badaude, mintzasaioa ere banatu egiten da: goizez hiru ordu laurden eta arratsaldez hiru ordu laurden.

Askotan tutoretza eta mintzasaioa egun berean eta ordu jarraiekin jartzen dira euskaltegirako bisita arintzeko.

Amaitzeko, mintzamena lantzeko beste aukera bat MINTZAKIDE da. Astean ordubete (edo bi) elkartzea beste euskaldun batzuekin eta elkarrekin kafea hartu, pote bat hartu, parkean egon  haurrak jolasten diren bitartean, afaldu, elkarrekin erosketak egin...