2016-05-14

HURRENGO IKASTURTEAN EUSKARA IKASTEKO ESKAINTZA BEREZIA

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako… 


2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
- 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
- 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.