2016-06-08

BIOLOGIA ESPERIMENTUAREN ONDORIOAK ATERATZEN

Joseba Aldasoro biologoaren laguntzarekin biologia esperimentua egiten ari ginela kontatu genizuen; bada, atzo ondorioak/irakaspena ateratzen laguntzera etorri zen Joseba.

Errigorako produktuez inguratuta (Asko eskatu genituen. Aupa gu!) zera ondorioztatu genuen:
- Josebak esan bezala astero ureztatu genituen, baina gehiegi antza. Ito samar zeuden ilar gizajoak eta ez ziren espero bezala garatu.
- Landareei H2O baino ez botatzeak ez du landarea garatzea ahalbidetzen.
- Leguminosa diren landareei nitratoa botatzea (berdin da nolako kantitatean) kaltegarria da naturarendako eta alferrikakoa landareendako.

eta beste hainbat ondorio.