2017-04-05

SAKANAKO BERTSO ESKOLAK BERTSO BATZUK ESKAINI ZIZKIGUN

KORRIKA

20garren Korrika polita
ospatzeko asmoarekin
Korrika pila egingo dugu
gu guztiok elkarrekin.

Trapezistak eta malabaristak
aurtengoa zirkorrika. 
Denek dohain desberdina dute
baina berdina irrika.

Euskararen kontrako guztiak
baita biltzea oso oker
euskara irakasteagatik 
AEKri mila esker.

Bihotz oneko jende pila
dago hemen zorionez.
Euskara ikasten duzuenoi
zorionak gure partez.

Bi urtetik behin ospatzen dugu
euskaldun askok Korrika
gure hizkuntza indartzeko da
benetan festa polita.