2017-05-18

TORTILLOMETROKO TORTILLAK, TXANGOAK, AFARIAK, EKINTZA BEREZIAK...

2016/2017 ikasturtearen bukaerara ailegatzen ari gara eta tortillometroko tortillak (ikasturtea despeditu baino lehen jan behar dira!), txango didaktikoak, afariak, ekintza bereziak... ugaritzen ari dira.

Esaterako, atzo goizean eta arratsaldean Nepaleko diapositibak ikusi zituzten talde batzuek, arratsaldeko B2 taldeak txangoa egin zuen Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainera, talde horrek bihar afaria egingo du...