2019-01-18

PUMORI, MENDIAREN ALABA FILM-DOKUMENTALA ETXARRI ARANATZEN


2001ean hasi zen guztia. Hamar euskal mendizale Everesten ondoan dagoen Pumori ("mendiaren alaba" nepalieraz) igotzera joan ziren. Alabaina, istripua izan zuten. Bost hil ziren.
Harrezkero, hildako horietako askoren senideak Himalayan izan dira istripuaren lekua bisitatzen.
Hildakoetako baten argazkietan, Beñatenetan, bera neskatxo batekin ageri zen. Beñaten gurasoek neskatxoa aurkitu zuten: Suku.
Behin baino gehiagotan bisitatu zuten Suku. Gero eta gaixoago zegoen.
Gaur egun, Suku Gipuzkoan dago. Egunero dialisia egitera joaten da, eta transplantearen zain dago.

Hunkigarria, ezta?