2009-01-31

Zinemari buruz ari garela...

Gogoratzen dudanaren arabera film hauek guztiak ikusi ditugu euskaltegian (euskaraz, jakina!) Baten bat falta da? Ziur nago baten bat ahaztu dudala. Blogari maiteak, esazue!



























Zein da edota dira zuzenak edota egokiak?EGA eta 3. maila!

Seinalatu kasu bakoitzean zuzena dena edo direnak
Aldiren batean aukera guztiak zuzenak dira, baina bata bestea baino egokiagoa da.
1. Alkateei zuzendutako ikastaroa / Alkateentzako ikastaroa
2. Telegrama bidali zion / Telegrama zuzendu zion.
3. Zuen guztiontzat ekarri dut / Zuentzat guztiontzat ekarri dut.
4. Atarikoak egiten euskara ikasi dut / Atarikoak eginez asko ikasi dut / Atarikoak eginda asko ikasi dut.
5. Alkatearen zorionak dira / Alkatearen urtebetetzea da.
6. Oposaketa / oposizio
7. Manifestaketa / manifestazio
8. Formakuntza / formazio
9. Eztabaida kiroldegi berrian zentratu zen / Eztabaidak kiroldegi berria izan zuen mintzagai. / Eztabaida kiroldegi berriari buruzkoa izan zen / Eztabaidagaia kiroldegi berria izan zen.
10. Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira / Ez ibili adarretatik eta zentratu zaitez.
11. Historia osoan zehar ez da halakorik gertatu / Historian zehar ez da halakorik gertatu.
12. Egun guztietan zehar jarriko da jendaurrean / Egun guztietan jarriko da jendaurrean.
13. artzain / artzai
14. zai / zain
15. Errudunari espedientea zabalduko zaio / Errudunari espedientea egingo zaio.
16. Karguan zesatu dute / Karguari utzi dio / Kargua utzi du
17. Berandu etortzea huts larria dela ulertuko da / Berandu etortzea huts larritzat hartuko da.
18. Epaituek uko egin diote deklaratzeari / Epaituak deklaratzera ukatu dira.
19. ukitu / ikutu
20. Udaletxeak kalea konpontzea erabaki du / Udalak kalea konpontzea erabaki du.
21. Zein kontestutan dago hori? / Zein testuingurutan dago hori?
22. Teorikoki erabakia zuzena da / Teorian erabakia zuzena da.
23. Irtetzen ikusi du / Irteten ikusi du
24. Bileran auzokide liskartia agertuko denaren susmoa dauka / Bileran auzokide liskartia agertuko delako susmoa dauka / Bileran auzokide liskartia agertuko den susmoa dauka.
25. Etorriko den seinale da / Etorriko delako seinale da / Etorriko denaren seinalea da (Es señal de que vendrá / parece que vendrá)
26. Horrek amaiera suposatuko du. / Hori amaiera izango da.
27. Sumatu / somatu
28. Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan / Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan.
29. Lau hildako suertatu dira istripuan / Lau hildako izan dira / Lau hildako gertatu dira / Lau (lagun) hil dira istripuan.
30. Hori soberan dago / Hori sobera dago.
31. Gaur pilates sesioa izan dugu erlaxatzeko. / Gaur pilates saioa izan…
32. Gaur gurasoek saioa izan dute / Gaur gurasoek sesioa izan dute.
33. Arazo puntualak sortu dira / Unean uneko arazoak sortu dira
34. Gai puntual batzuk aztertu zituzten / Gai jakin batzuk aztertu zituzten.
35. Eztabaida publikoa / Jendaurreko eztabaida.
36. Informazio publikoa / Herritarrentzako informazioa
37. Arazoak luze joko du / Arazoak prozesu luzea dauka
38. Posible da etxean egitea / Etxean egin liteke.
39. Atzo eguraldi hobea egin balu, paseatzera joango ginateke. / Atzo eguraldi hobea egin balu, paseatzera joango ginen / Atzo eguraldi hobeagoa egin balu, paseatzera joango ginatekeen.
40. Irabazteko posibilitate asko du / Irabazteko aukera ederra du.
41. Boltsa hautsi zait / poltsa hautsi zait
42. Atxilotua komisaldegira eraman zuten / Atxilotua polizia-etxera eraman zuten / Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten.
43. Gure asmoa planteatu diegu / Gure asmoa adierazi diegu / Gure asmoa azaldu diegu.
44. Ni neu joango naiz / Pertsonalki joango naiz.
45. Mapari begiratuz lortu genuen arazo hartatik ateratzea / Mapari begiratzen lortu genuen arazo hartatik ateratzea / Mapari begiratuta lortu genuen arazo hartatik ateratzea.
46. Harreman pertsonalizatuak / Banan-banako harremanak
47. Zubiaren eraikuntza egitea da helburua / Zubia eraikitzea da helburua.
48. Udalak fitxatzeko erlojuak aldatu ditu / Udalak fitxatzeko erlojuen aldaketari ekin dio.
49. Arkitektoak kontu horretan jokatzen duen papera / Arkitektoak kontu horretan duen zeregina.
50. Zer paper jokatu behar duzu bilera horretan? / Zein da zure eginkizuna bilera horretan?
51. Ondo egongo zen ziber kafea jartzea Altsasun. / Ongi legoke ziber kafea jartzea Altsasun.
52. Bihar ospatuko da bilera / Bihar izango da bilera. /Bihar egingo da bilera.
53. Sindikatuak enplegu osoa eskatu du / Sindikatuak guztiontzako lana eskatu du.
54. Hori da eraikuntza nagusiena / Hori da eraikuntza nagusia
55. Oro har / orohar
56. Ordura arte / ordu arte / ordurarte
57. ordenadore / ordenagailu
58. Oraindik zenbait lekutan idazmakina erabiltzen dute / Oraindik orain zenbait lekutan idazmakina erabiltzen dute
59. Lan hori egin zuen, oraindik alkate zela / Lan hori egin zuen, artean alkate zela
60. Eroskin egiten zuen lana / Eroskin egiten zuen lan
61. Erlojua oparitu zion / Erlojua opari egin zion
62. Itsasontzi /Itsasuntzi
63. Ongi etorriak, lagunak! / Ongi etorri, lagunak!
64. Notariarengana jo ezazu hori argitzeko / Notarioarengana jo ezazu hori argitzeko.
65. Noski baietz! / Bai, noski! / Bai, alafede! / Jakina!
66. Norberak bere lana egin behar du / Nork bere lana egin behar du.
67. Bakoitzak ikus dezala zer egin. / Norberak ikus dezala zer egin.
68. Noraezean agertu behar dut bileran. / Nora ezean agertu behar dut bileran.
69. Txanela noraezean zebilen / Txanela nora ezean zebilen.
70. Zirraragarria da ikastetxearen isiltasuna oporretan / Zirraragarria da ikastetxeko isiltasuna oporretan
71. Utzi poltsak hortik! / Utzi poltsak hor nonbait!
72. Bai, gizon bat lan egiten duena zure etxe ondoan / Bai, gizon bat lan egiten duela zure etxe ondoan.
73. Hortik dabil Patxi? / Patxi hor (al) dago?
74. Eta Amaia? Madriletik dabil. / Eta Amaia? Madrilen dabil.
75. Non nahi uzten dituzu arropak / Nonahi uzten dituzu arropak / Non-nahi uzten dituzu arropak
76. Hegazkinez joan zen / Hegazkinean joan zen.
77. Enpresako autoz joan zen / Enpresako autoan joan zen.
78. Bolondres joan zen / Boluntario joan zen
79. Agiriak ekartzea ahaztu zaizkit / Agiriak ekartzea ahaztu zait
80. Agur eta astelehenera arte / Agur eta asteleneraino.
81. Niretzat hori ez da batere egokia / Nire ustez hori ez da batere egokia.
82. Hainbeste jan du, non botaka hasi den / Hainbeste jan du, botaka hasi dela.
83. Nire amarekin joan nintzen dendara / Amarekin joan nintzen dendara.
84. Nire amonak esaten zuen hori / Gure amonak esaten zuen hori.
85. Lorategiko pinuak bost metro neurtzen ditu / Lorategiko pinua bost metro luze da / Lorategiko pinuak bost metroko luzera dauka.
86. Neurri politikoak hartu behar dituzte / Erabaki politikoak…
87. Nekazal produktuak / Nekazaritza produktuak
88. Merkatal zentroa / merkataritza zentroa
89. Nahitaez / nahitanahiez / nahi eta nahi ez
90. Sindikatuak negoziazioetan murgildutik daude / Sindikatuak buru-belarri ari dira negoziatzen.
91. Pirata mozorroan etorri zen / Pirata arropetan etorri zen / Pirata jantzita etorri zen / Pirata jantzian etorri zen / Pirataz mozorrotu zen / Mozorrotuta etorri zen
92. Urbasarako bidea itxi behar izan dute / Urbasarako bidea moztu…
93. Kaletik zebilen istripua ikusi zuenean / Kalean zebilen istripua ikusi zuenean / Kalean zehar zebilen istripua ikusi zuenean.
94. Telefono deia moztu da / Telefono deia eten da.
95. Soldata modura 1.000 euro eman zizkioten / 1.000 euroko soldata eman zioten.
96. Hiru minutu eta berrogeita sei segundo / Hiru minuto eta berrogeita sei segundu
97. Ekonomia ministerioa / ekonomia ministeritza
98. Ekonomia ministroa / ekonomia ministraria
99. Greban zerbitzu minimoak bete beharko dituzte / Greban behar-beharrezko lanak egin beharko dituzte / Greban premiazko lanak egin…
100. Min egin naiz / min hartu dut
101. Min egin dit / Min eman dit.
102. Milana euro tokatu zitzaigun / Mila bana euro tokatu zitzaigun.
103. Bosna mila euro / Bost milana euro
104. Euskara menderatzen du / Oso ongi daki euskaraz / Oso ongi hitz egiten du euskaraz
105. Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak / Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak.
106. Bilboko biztanle kopuruak behera egin du, eta Gasteizkoak, berriz, gora. / Bilboko biztanleriak gora egin duen bitartean, Gasteizkoak gora egin du.
107. Tropeletik ihes egin zuen, helmugatik bi kilometrora harrapatua izateko. / Tropeletik ihes egin zuen eta helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten.
108. Gasolioa igo da / Gasolioaren salneurria igo da. / Gasolioa garestitu da.
109. Magisteritza ikasi nahi du / Irakasle-ikasketak egin nahi ditu.
110. Alkateen mailako bilera / Alkateen bilera
111. Kulturari emandako diru-laguntza / Kulturaren munduari emandako diru-laguntza
112. Alkateak elkarrizketan mantendu zituen / Alkateak elkarrizketak egin zituen / Alkateak elkarrizketak izan zituen
113. Nola edo hala mantendu zuen oreka / nola edo hala gorde zuen oreka
114. Lehengo iritzia mantendu du / Lehengo iritziari eutsi dio / eutsi egin dio bere iritziari.
115. Teknikoek luzatutako txostenean daude argibideak / Teknikoek egindako txostenean daude argibideak.
116. Eskerrak luzatu dizkio laguntzaileari / Eskerrak eman dizkio laguntzaileari.
117. Bilerak bi ordu iraun zuen = Bilera bi ordu luzatu zen Zein da bi esaldien arteko esanahi desberdintasuna?
118. Salneurriak merkatu / Salneurriak merketu
119. Pena merezi du hori egiteak / Merezi du hori egitea.
120. Zuzenbidean lizentziaduna / Zuzenbidean lizentziatua
121. Kaleetako farolak lurrari lotu behar zaizkio / Kaleetako farolak lurrera lotu behar dira.
122. Lehenbaitlehen / lehen bait lehen / lehenbailehen
123. Lehengo urtean / Beste urtean / Aurreko Urtean / Iaz
124. Noski irakurriko dudala! / Irakurriko ez dut, ba!
125. Erdi-erdian jotzen dudala! / Baietz erdi-erdian jo!
126. Goazen azkar, berandu dela! / Goazen azkar, berandu da eta!
127. Oso polita den mutil bat dago / Mutil bat dago oso polita dela.
128. Agur eta beste bat arte! / Agur eta hurrengora arte!
129. Konfiantza / konfidantza
130. Zer duzue zuek biok komunean? / Zer duzue zuek biok amankomunean?
131. Argi berdea eman diote proiektuari / Proiektua egiteko baimena eman dute.
132. Datu guztiak bildu arte ez dut txostenik egingo / Datu guztiak bildu arte ez noa txostena egitera.
133. Nola ez dagoen astirik hori amaitzeko, biharko utzi beharko dugu / Hori amaitzeko betarik ez dugunez, biharko utzi beharko dugu.
134. Eguraldiari dagokionean, bihar elurra egingo du / Eguraldiari dagokionez, bihar elurra egingo du
135. Mikeli dagokionean, sartuko gara geu ere. / Mikeli dagokionez, sartuko gara geu ere.
136. Amaitu dut liburua / Amaitu dut liburuarekin.
137. Miren itxaron dut / Mireni itxaron diot.
138. Burtsa bi puntu igo da / Burtsa bi puntuz igo da / Burtsa bi puntutan igo da.
139. Partida bost-sei amaitu zen. / Partida bost eta sei amaitu zen.
140. Beste tanto bat Lasarentzat / Tanto berri bat Lasarentzat.
141. Ondo eramaten gara / Ondo moldatzen gara elkarrekin.
142. Istripu garrantzitsua / Istripu larria
143. Zeinen ongi usaintzen duten lore hauek! / Zein usain gozoa duten lore hauek!
144. Hain txikia da, ez dela goiko apalera iristen / Hain txikia da, non ez den iristen
145. bale bat, familia batzuetan, gauz asko, polizia kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia /
balea bat, familia batzuetan, gauza asko, polizia kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia / balea bat, famili batzuetan, gauza asko, polizi kontrola, aitzakia hutsa, tontakeriarik handiena, esperientzia handia
146. Hainbat herrialdeetan baimendu dute / Hainbat herrialdetan baimendu dute /
147. Ez duzu zertan ekarri / Ez duzu zertan ekarri behar/ Ez duzu ekarri behar / Ez duzu ekarri beharrik / Ez duzu zertan ekarri beharrik
148. Azken Olinpiadetan hainbat marka hautsi zituzten kirolariek/ Azken Olinpiadetan hainbat marka hobetu zituzten kirolariek / Azken Olinpiadetan hainbat marka gainditu zituzten kirolariek
149. Irakaslegoak ez du hori onartuko, ez baita hobeagoa / Irakasleek ez dute hori onartuko, ez baita hobeagoa. / Irakaslegoak ez du hori onartuko, ez baita hobea / Irakasleak ez dute hori onartuko ez baita hobea. / Irakasleek ez dute hori onartuko, ez baita hobea.
150. Atzo ez zekartzan onddorik saskian / Atzo ez zekarren onddorik saskian / Atzo ez zuen ekartzen onddorik saskian / Atzo ez zituen ekartzen onddorik saskian.

Zinemazale gabiltza aspaldian.

Aurreko aste batean euskaltegiko talde gehienok Eutsi! filma ikusi genuen.
Aste honetan, berriz, 3. mailakoek Axterix joko olinpikoetan ikusi dute eta datorren astean 1B eta 2. mailakoek. Ez dakigu oraindik zer egingo duten 1A eta 2+ekoek.

2009-01-26

EGA azterketa egiteko matrikula

Urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra, biak barne, Nafarroako EGA azterketaren 1.go deialdirako matrikula egin ahal izango da. Euskaltegian inprimakiak atera ditugu eta argibideak eman.

2009-01-25

EGAko BESTE idazlan labur bat

Hau da eskatutakoa:
Gaia:
Gazte kuadrilla batek auzoan arazoak sortzen ditu motoekin.
Egitekoa:
Auzokidea zara eta alkateari eskutitza idatzi nahi diozu gertaerak salatzeko.
Nahitaez eman behar duzun informazioa:
 Gazte kuadrillak eragindako kalteak.
 Salatutakoak non eta noiz gertatu diren.
 Haserrea adierazi eta soluzioa eskatu.


Etxarri Aranatzen, 2008ko martxoaren 16an


Etxarri Aranazko alkate agurgarria:

Aldapasoro auzoko 46. zenbakian bizi den Joana Lopez naiz eta gutun hau nire eta nire 250 auzokideen izenean bidaltzen dizut.

Duela bizpahiru urtetik gure bizi kalitatea gainbeheran doa eta azken hilabetean hondoa jo du.

Bada Etxarrin gazte koadrila bat auzokideen bizitza infernu bihurtzen aritzen dena. Orain dela hiru urte, koadrila horretako gazteek 16 urte bete zituztenean, batak bestearen atzetik motorrak lortu zituzten eta hor hasi zen gure kalbarioa.

Astero, ostegunean hasi eta igande gauera arte, motorrarekin gure auzoko kaleetan gora eta behera ibiltzen ziren, eroen gisara. Horrenbesteko abiadura bizian, non gure bizitzak arriskuan ikusten baititugu orduz geroztik. Ateratzen zuten zarata ere ez zen nolanahikoa. Motorren kebideak moldatzen zituzten susmoa hartua diogu auzokideok.
Bada, asteburu luze horietako zarata eta arriskuez gain, oporretan zer esanik ez.

Denbora pasa ahala, gazte hauek motorra alde batera utzi eta autoak lortu dituzte eta gazte hauen ibilgailuen tamaina handitu den heinean, beraien arduragabekeria ere hala handitu da. Hasieran, motorrekin zebiltzanean, nahiz eta eroen gisara ibili, istripuren bat sortzen bazuten, beraiek izan zirela aitortzen zuten eta bazuten asegurua. Orain, berriz, ez istripuak sortu bakarrik, sortuz gero eta beraiei zerbait erreklamatuz gero, modu txarrean erantzuten dizute eta, bada mehatxuak jaso dituzten auzokideen kasuak ere. Aseguruei dagokionez, orain ez dute halakorik.

Aldapasoro auzoko biztanleak nazka-nazka eginda gaude egoera honetaz. Asteburuetako eta opor-egunetako gauetan ez dugu lorik egiten zarata dela eta. Sarritan behar bezala aparkatutako gure autoetako atzeranzko ispiluak apurtura agertzen ez badira, karrozerian marrak agertzen dira. Gazte hauei zerbait aurpegiratzen dien auzokideak bere etxe atarian kalteak jasaten ditu, eta abar eta abar.

Hau guztia gutxi balitz, lehen esan bezala, duela hilabete gertatutakoa: ostiral gau batean, otsailaren 15ean zehazki, zaborrak botatzera zihoan gure auzokide bat harrapatu zuten eta ihesari eman zioten. Hanka apurtu zioten eta beraiengana kontuak eskatzera harrapatutako lagunaren familiakoak joan zirenean jipoituak izan ziren. Orain, egunero, gaueko hamarretatik hamabietara gure auzoan zehar ibiltzen dira izua zabalduz.

Honengatik guztiagatik, herriko udalak bizibide baketsuaren alde zerbait egin dezan eskatzen dugu.

Zure eta udalaren erantzunaren zain, eskerrik asko aldez aurretik,

Joana Lopez eta Aldapasoroko beste 250 auzokide

Oharrak:
Ø Behar baduzue gazte lotsagabe hauen izen-abizenak, helbideak eta auto matrikulak emango dizkizuegu.
Ø Guk gure aldetik, azken hiru urteetan salaketak jarri izan ditugu Altsasuko polizia etxean. Argi dago ez dugula ezer lortu, are okerrago baikaude, baina horretan jarraituko dugu, hau da, salaketak jarriz.

EGAko idazlan labur bat

ONDOKO LANA AGINDUTA:
Gaia:
Etxeko kalefakzioan aurrezteko aholkuak ematea.
Egitekoa:
Zuen atariko arduraduna zaren horrek, atariko bizilagunei idazki bat bidali behar diezu
teknikariak esandakoa laburbilduz. Orain arteko gastu itzelak direla-eta, kontsumoa murrizteko
aholkuak emanen dizkiezu.
Nahitaez eman behar duzun informazioa:
* Aipatu zein diren gehiegizko kontsumoak ekar ditzakeen kalteak.
* Eman itzazu zenbait aholku gastua gutxitzeko.
* Kontuan izan atariko bizilagun gehienak ez dituzula ezagutzen.

Altsasun, 2009ko urtarrilaren 21ean


Auzokideok:

Aurten komunitateko arduraduna izango den auzokidea naiz, 4. B pisuan bizi den Ana Sanchez.
Azkena egin genuen auzokide bileran behin eta berriz geure etxebizitzak berotzen egiten dugun diru gastu handia aipatu genuen. Guztiok argi genuen egiten dugun gastua handiegia dela eta zerbait egin behar dugula murrizteko.
Hori dela eta, eman dut lehenengo urratsa.
Aurreko egunean, urtarrilaren 16an, teknikari bat etorri zen, batetik sistema osoa ikuskatzera eta bestetik kontsumoa txikitzeko aholkuak ematera.
Berogailu sistemari dagokionez, ongi omen dago dena. Ongi erretzen omen du erregaia. Zerbait moldatu beharrekotan, uraren tenperatura. Guk 80ºCtan jartzen dugu eta ez da inola ere komeni 70ºCak gainditzea. Hortik gora zirkuituan karea pilatu baitaiteke eta hodiak butxatu.
Bestelakoan, ematen diogun erabilerari dagokionez, zein den azaldu nion eta zera esan zidan: batetik nahikoa dela etxebizitzak 21ºCtara berotzea. Ez dela ezer gertatzen etxean jertsea jantzita egoteagatik. Sendagileek ere hori gomendatzen dutela. Bestetik goizetan eta arratsalde-iluntzetan piztearekin nahikoa dela ere gehitu zuen.
Azkenik, kanpotik bada ere, teknikariak leihoak ikuskatu zituen eta kristal bakarrekoak direla ohartu zen. Argi eta garbi esan zidan leiho berriak eta isolamendu onekoak jartzea komeni zitzaigula. Nahiz eta orain diru inbertsio handitxoa izan, epe luzera errentagarria ateratzen omen dela, erregai kontsumoa asko txikiagotzen baita.
Hortaz, zirkuituko uraren tenperatura aste honen amaieran aldatuko dugu eta leihoak direla eta zer egin erabakitzeko bizpahiru aurrekontu eskatuko ditut eta datorren otsailaren 20an, 20:30ean beste bilera bat egingo dugu betiko ezkaratzean, gaia azter dezagun.
Ordu arte, ongi izan,
Ana Sanchez

2009-01-18

Idazlan luze bat. Amaitua? Beti izango du zer aldatu

BIZITZA... NOREN ESKU?

Bada emakume italiar bat orain dela urte pilo batetik koman dagoena. Ez dut zehazki gogoratzen zenbat, baina dozena bat urte gutxienez bai.
Hainbat sendagileren azterketen ondorioz ez omen duela sendatzeko inolako aukerarik ziurtatu da. Hortaz, bere senideek emakume hau hiltzen uztea eskatu dute, “bizirik” mantentzen duten makinak itzaliz.
Kontua da ospitaleko arduradunek ez diotela hiltzen utzi nahi.
Familiakoek epaitegietara jo zuten beraien eskaria betetzea lortzeko eta arrazoia eman zieten.
Hala eta guztiz ere, ospitalekoek bere horretan jarraitzen dute.
Hau guztia ikusita galdera ugari datozkit burura.
Epaitegiek erabaki behar al dute pertsona batek bizirik jarraitu behar duen ala ez? Ospitaleko sendagileek? Sendiak berak?
Bada, oraingoan azken hauek dutela arrazoia iruditzen zait. Eskatu badute, zerbaitengatik eskatu dutela iruditzen zait. Halaber, ez dut uste pentsatu gabeko erabakia izanen zenik. Ziur psikologo eta abarren laguntza izanen zutela. Agian, egon liteke zirrikituren bat emakumea paretik kendu nahi dutela pentsatzeko; baina, ez dut uste arruntena izanen denik. Are gehiago, epaitegietatik pasa badira... kontua aztertua izanen zen.
Badakit, gainera, Italia osoan dabiltzala eta, bide batez, Europa osoan emakume honi buruz hizketan, neu kasu.
Oro har, ongi deritzot nork bere iritzia emateari, baina besteen bizitzetan horrela sartzeari... ez deritzot ongi. Tristea da ere epaitegi batek erabaki beharra pertsona baten bizitzaz eta, are tristeagoa, ospitalea familiaren desioekin nola jolasten ari den, epaitegietan onartutakoa ere ez onartuz.
Bai halako kasuetan bai abortoarenean bai homosexualen kasuetan... eta horrelako beste hainbat gaitan denek iritzia emateaz gain, badira zenbait muturra sartu eta ez diotenak jendeari berea egiten uzten. Moral katolikoaren jarraitzaileak dira hauek eta egungo gizartea moral katolikoaren oinordekoa da. Arestian aipatutako gai hauen guztien gainean bere iritziak gailentzen jarraitzen du, eta indar handia izaten. Jendeak, orokorrean, ez baditu moral katolikoaren bideak jarraitzen, sortzen duten istilua ez da nolanahikoa izaten. Italiako emakume honen kasuan ez da esan, baina erabat ziur nago arestian aipatutako moral katolikoa atzean dagoela.
Nire iritzia "monopolio" horrekin amaitu beharra dagoela da, eta beste askok ere iritzi bera dutela uste dut. Dagoeneko amaitu da eliza katolikoaren monopolioa. Bestela esanda, gizakien askatasuna eta eskubideak errespetatzen dituen gizarteak erlijioengandik aske egon behar du. Erlijioa gizakien askatasunaren barruan dagoen beste arlo bat da. Hori da, ongi esan dut, barruan. Ezin da bizitza publiko eta instituzionalaren zati izan. Ezin du emakume italiar horren etorkizuna baldintzatu.