2009-05-17

Ipuin lehiaketaz epaimahaikoek

Hauxe da epaimahaikoek esan dutena:

Altsasu, eta Sakanako, AEKko Itsasi euskaltegiko 58 ikasleek lehiaketara 20 lan aurkeztu zituzten (3 A mailan eta 17 B mailan). A, B eta C mailako lanik onenendako sari bana banatu zen ostegunean.

Lehiaketara aurkeztutako lanak aztertu ondoren, epaimahaiak erabaki zuen A mailan (3. urratsera bitartekoa) saria ematea 1A goizekoek aurkeztutako idazlanari. Haien Bartolo eta hartza ipuinari buruz epaimahaiak zera adierazi du: “bere sinpletasunaren barnean, samurra da. Betikotik atera egiten da nolabait. Planteamendu eta garapenaren xumetasunak samurra egiten du aldi berean. Elementu komikoak ere baditu: hartza, Perurena eta Satrustegiren aipamenetan kasu. Naturaren elementuak (hartza, kobazuloa…) agertzeak ere bereziki janzten du”. Haren egileek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratu dute.

B mailan saria merezi izan zuen duena Sakrifikatu beharreko apeza idatzia izan da, EGAko batek idatzia. Epaimahaiak zera dio: “Altsasun kalez kale jolas moduan aurkezten da eta suspensea du bere alde. Jolasa, gainera, modu bitxi eta politean borobiltzen du. Herrian egun berezietan sortzen den giroa islatzen du eta honekin nahastuta ideia politak azaltzen dira. Euskara maila egokia du oso”. Sarituek Arkatz liburu-dendan gastatzeko 75 euroko txartela eskuratu zuten.

C mailan, audio grabazioen sailean, Aitonaren ipuina lanak eman zien saria Txiokako ama taldeari. Kima Euskara Taldeak emandako saria jaso zuen: kamiseta batzuk.

Kima Euskara Taldea pozik agertu da ikasleek ikasitakoa gelatik kanpo erakusteko aukera izan dutelako eta, bide batez, haien euskara ikasteko ahalegina errekonozitua izan delako.

Kima Euskara Taldearen web orrian, http://www.altsasukokima.com/–en lehiaketara aurkeztutako lan guztiak dagoeneko irakurgai dituzu. Aurtengo hogeiez gain aurreko lau edizioetako 43 idazlanak ere irakur daitezke. Haiek irakurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu.