2013-04-11

EUSKALDUNOK MUNDUKO POTENTZIA GINEN!!!

Euskara izan zen Amerikako kontinentean hitz egin zen aurreneko hizkuntza europarra!!!

Amerindiarrekin harreman ona geneukan euskaldunok!!!!

Geroago ingelesak, frantsesak eta abarrak joan zirenean, amerindiarrek euskaraz egiten zieten!!!!

Munduko potentzia ginen euskaldunak baleen negozioari dagokionez!

eta beste hainbat kontu  ikasi ditugu gaur Iortia kultur etxean!!!

Izan ere, gu, euskaltegiko irakasle eta ikasleak, eta mintzakideak  Apaizac obeto dokumentala ikusten izan gara.



Bestalde, esan behar dugu, justu Altsasuko zinemara sartu aurretik, Jon Maia ikusi dugula eta guregana zetorrela pentsatu dugula; baina ez, joan egin da.

Geroago, Etxarri Aranatzen Idoia klasera sartu denean, Marianok esan dio Jon Maia ikusi duela Etxarrin ikastolako zuzendariarekin.

Zergatik??? Bada, Jon Maia Etxarri Aranatzera etorri da baleaontziei, baleei eta martxan dauden proiektuei buruz hitz egitera, ikastolako ikasle eta irakasleengana.

Gu han genbiltzan ere. Hortaz, sartzeko baimena eskatu dugu eta klasearen akaberan geu ere han izan gara. Bai gustura!!!!!

 
Arratsaldean, Ainhoaren klasekoek euskaltegiko telebista ederrean ikusi ahal izanen dute dokumentala.