2013-04-23

SANADRIN EGUNA ETXARRI ARANATZEN

Hona hemen Etxarri Aranatzeko goizeko taldekoen lana.

Etxarri Aranatzeko Sanadrin eguna deskribatu dute.


SANADRIN EGUNE

Ekainaren 16an ospatzen da Etxarri Aranatzen.

Erromeria bat da Beheko Basoan, San Adrian baselizan. Herritik ia 5 kilometrotara dago.

Goizien jendie faten da udalakin ta txistubakin oñes.

Baselizan onduen udalak prestatzen dau fritada: haragi gisetube típula eta tomatiakin. Lendazi jaten da haragiye eta gero hartzen da salda ogi zopakin.

Gero dantza, auzatie (ardue yan) eta meza etten die.

Hiruten suziria bota eta jendie hasten da bazkaltzen, batzuk fameliyen ta batzuk kuadrillen.

Ohitture da haragiye brasan erreta jatie.

Udalak ardue ematen dau bazkaltzeko.

Bazkaldu eta gero, dantzakiye (Etxarriko dantza tipikue) dantzatzen da eta Gernikako arbola kantatu.

Gero arduan kamiona jartzen da bidien lendazi eta herrire jeisten da jendie kantan, dantzan eta ardue yaten.

Bidien jendiek bendu-afaye etten dau.

Gaubien parranda haundiye do plazan eta tabernetan.