2013-09-12

DENA EZ DA KLASERA JOATEA 2

Euskaltegiko klaseez gain, bestelako zerbitzuak eskaintzen ditugun AEKn.

Esate baterako MINTZAKIDE.

Zer da?

Denbora librean euskaraz kafe bat hartu, paseatzera joan, poteatu, haurrekin parkean egon, erosketak egin... nahi duen jendearendako da.

Binaka, hirunaka, launaka... elkartu astean behin eta...

Taldeetan  euskara hobetu / praktikatu nahi dutenak eta euskaraz ongi moldatzen diren lagunak elkartzen dira.

Zerbitzua doan / musu truk / debalde / dohainik da.

Gainera lehiaketak, txangoak, zinema, afariak, meriendak... antolatzen dira mintzakiden parte hartzen dutenentzat.