2013-09-28

ZER EGITEN DA LEHENENGO KLASE EGUNETAN?

  • Matrikulazioaren inguruko argibideak jaso: prezioa, ordaintzeko moduak, beka, beka jasotzeko baldintzak...

  • Eskola egutegia

  • Euskaltegiko ohiturak:
udazkenean liburua irakurri eta idazlearen bisita, neguko oporren aurretik bideoak egin, erakutsi eta gosaria/merendua,
nanoipuin lehiaketa udaberrian,
txangoak,
hitzaldi eta erakusketetara irteerak,
pasabideko galdera,
pintxo lehiateka udaberrian (berria!!!!)
ikasturte akaberako gosaria/merendua,
...

  • elkarbizitza:
telefonoak itzalita edo isilik
klasera garaiz iristea
hondakin bakoitza bere zakarrontzian paratu
erretzeko, atsedenaldian kanpoan
....
Eta, azkena, baina ez garrantzi txikiena daukana: irakasleek hainbat proba txiki egiten dizkiete ikasleei, hala nola zerbait idatzi, zerbait irakurri, zerbait entzun eta zerbaiti buruz hitz egin ikasleen maila eta nondik norakoak ezagutzeko.