2014-02-22

SASI GUZTIEN GAINETIK EUSKALTEGIOK AURRERA!

Nafarroako euskaltegien mobilizazioa, diru-laguntzak eskatzeko

Nafarroako IKA zein AEK-ko euskaltegiek mobilizazio iraunkorra abian jarriko dute. Hilean behin, 12:00etan, Gobernuaren egoitzaren aurrean elkarretaratzera deituko dute. Lehendabiziko hitzordua, asteazkenean (otsailak 19) izan genuen; hurrengoa martxoaren 12an.
Agerraldi hauetan, Euskarabideari lehenbailehen euskaltegien diru-laguntzak banatzeko eskatuko diogu. Dakizuenenez, 2013 zein 2014ko aurrekontuetan euskaltegietako partidak azaltzen diren arren, euskaltegiok 2012ko urritik ez dugu euro bakar bat ere jaso Nafarroako Gobernutik.
Asteazkeneko elkarretaratzean, Gobernuari eskaera zuzena egin genion: martxoaren 31a baino lehen diru-laguntzen deialdia indarrean jar dezan, maiatzerako, beranduenez, dagokien partida euskaltegien eskuetan egon dadin.
Hedabideetan argitaratu dituzten albisteak irakurri nahi badituzue, sartu AEK hedabideetan atalean.
Sasi guztien gainetik, euskaltegiak aurrera!