2014-04-10

PROPOSAMEN ZUZENA, HARIRA, ADARRETATIK IBILI GABE!

A2 mailakoak lagunak nola gonbidatu ikasten ari dira. Beste modu batera esanda, ez zekiten gonbidapenak nola formulatu eta orain ikasten ari dira.

Ariketa pilo bat egin ditugu eta ariketetako bat zen hainbat eta hainbat  proposamen zeuzkan pote batetik proposamen bat hartu, beste pote batetik gonbidapenak egiteko formulak hartu, elkar lotu eta ikaskidea gonbidatzea.

Atzo, irakaslearen asmoa zen proposamen bakarra hartu potetik eta proposamen hori ikasten ari garen formula guztiekin esatea.

Ikasle batek potetik  proposamen bat hartu ordez, berak bere kontura proposamen bat bota zuen, potekoa ez zen bat.

Irakaslearen asmoa zen proposamen hori sei aldiz botatzea, sei modu desberdinetan. Bada, aurrera!!!!