2014-04-08

ETXARRIKO TALDEAK SAIO BATZUK KANPOAN

Euskaraz komunikatzen ikastea klaseetan egiten den lanaz gain kanpoan egitea ere delako, bizpahiru saio kanpoan, kaleetan eginen dituzte Etxarriko taldekoek.

Iazko uztailaren 8tik hondakin organikoak kudeatzeko apostu handia eginda dago Etxarrin. Herritar askok euren hondakin organikoak konpostatzearen bidez kudeatzen dituzte, bai etxean bai auzokonpostagailuetan.

Ikasgelakoen artean ere errealitate hori islatuta dagoela ikusirik, bizpahiru saiotan geure auzokonpostagailuak bisitatuko ditugu.

Irakasleak, bere borondatez, herriko auzokonpostagailu bat zaintzen du. Hortaz, konpostaren kontuetan ere irakasle lanak eginen ditu eta ikasleei konpostatze prozesua zertan den azalduko die.

Atzo Yariren auzokonpostagailua (Goikoparkie), Jontxuren auzokonpostagailua (Arkuetabide), herriko auzokonpostagailu handia (Malkorramendi) eta Pedrorena (Aldapasoro) bisitatu genituen.

Bakoitzaren arazoak eta alde onak komentatu genituen.

Gaur, eguraldia lagun, Marirena (Zurkilloalde), Arianerena (Sagarmiñeta), Evarena (Larreñondo) eta irakaslearena (Kalamurtxei) bisitatuko ditugu.

Eta gaur ezin bada, gaur teoria ikasiko dugu klasean eta ostegunean joanen gara bisitatzea falta diren horietara.

Klasean bi lakuntzar ere baditugu. Luisek baratzean bere konpostagailua dauka. Atzo apunteak hartzen aritu zen! Apalak txakurrak, katuak eta oiloak dauzka eta horrela ematen die bidea etxeko hondakin organiko guztiei. Bai, etxeko abereei ematea da hondakin organikoak kudeatzeko beste modu bat. 

Aldapasorokora joan ginenean Mankomunitateko teknikaria Imanol  han ari zen, mantenimendu lana egiten. Elkarrizketa oso interesgarria izan genuen berarekin.

Bukatzeko, atzo argazki kamerarik eraman ez genuenez, etxarriarrendako udalak antolatu zuen saioko argazki bat jarri dugu.